2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

Laborategi-errepresiboa txikituko dugu

Berriz ere atxiloketak, berriz ere errepresioa eta berriro Nafarroan. Atzo, gure kideak izan ziren atxilotuak, aurretik ezker independentismoaren militanteak, edo gune autogestionatuetan lanena dabiltzatenak, edo presoekiko militante solidarioak BERDIN DA. Gaurkoan berriz azken boladan bezala, ikasleak izan dira atxilotuak Nafarroan, txakurradak, hauek dituzte beraien begi-puntuaren xedean.

Badirudi gure herrialdea abonatua dagoela, txartel guztiak gure lurraldeetan saldu omen dira eta zozketan beti Nafarroa ateratzen da...ateratzen da eta GALTZEN noski, boleto-txartel hauetan ez dago saririk, zigorra baizik.

Nazkatuak gaude gure kale eta auzoak laborategi-errepresibo bat bihurtu dituztelako makilkadaz-makilkada, egunero gure herritarrak bortizki biolentatuak dira, egunero errepresio sobredosiak irenstera behartuak, euren status quoa eta pribilegioak mantentzeko intentzioarekin.

Disidentzia den edozer gauza erasotuz, beraiendako gogaikarria dena estu itoaz, jazarpen maila jasan ezinak inposatu nahiean...herri hau kikildu nahiean. 

Hala ere, aldaketaren fasean gaudela, etengabe dioten lami-hotsekin belarria gehiegi berotu gabe, ozen esaten dugu hemen eta orain, ez dela gure nahia inori leziorik ematea, bakoitzak jakin baitaki zein den kargatu beharreko zama. Hori bai, ziur gaude, gurean bezala asko direla egoera honekin bukatzeko nahia eta beharra duten eragile eta sektoreak, eta horri erantzunez luzatu nahi genuke gure besoa.

Hil ala bizikoa baita, gure herriaren etorkizun askeari begira, inposizioa eta gerra egitera etorri ziren indar okupatzaile eta errepresiboak gure eremuetatik, kaleetatik finean, Euskal Herritik botatzea. Higiene demokratikoagatik soilik ez, biharko Euskal Herri askea eraikitzeko berme-zutabea delako, dedio!!!

BORROKA GARAIA DA, KALEAK GEUREGANATZEKO GARAIA!!! ATZERAPAUSURIK EZ!!! "ALDE HEMENDIK" OIHUTIK ERREALITATE EGIKARITZEKO GARAIA DA